JAVIER ARMENTIA

Astrofisikaria, Iruñeko Planetarioko zuzendaria

Javier Armentia (Gasteiz, 1962) zientzialaria eta zientziaren dibulgatzailea da. Astrofisikaria. Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean ikertzaile eta irakasle izan zen 1984 eta 1990 artean, eta ordutik Iruñeko Planetarioa zuzentzen du. Pentsamendu Kritikoaren Aurrerapenerako Sozietatearen presidentea izan da, International Planetarium Society-ko kide da, eta hainbat komunikabiderekin eta plataforma digitalekin kolaboratu ohi du, NAUKASekin, CIENCIA EN EL BAR kanalarekin edo zientzia inklusioari eta aniztasunari buruzko CIENCIALGTBIQ.ES blogarekin.

JAVIER ARMENTIA

Astrofisikaria, Iruñeko Planetarioko zuzendaria