Laura Parro

Geologo planetarioa

Laura Parro Geologian graduatua eta gaur egun Zientzia Planetarioetako doktoretza aurreko ikertzailea da Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Bere ikerketa eta irakaskuntza lanak komunikazio zientifikoarekin uztartzen ditu. Jupiterren Europa satelitea, edo Ceres planeta nanoa gorputz zerutiar interesgarriak ikertu ditu, baina bere egungo ikerketa Marte planetaren egoera termikoaren azterketan eta haren azalaren karakterizazioan zentratzen da. Beka garrantzitsuak jaso ditu bere arloan, eta zientzia dibulgazioko jarduera ugari egin ditu oso formatu desberdinak erabiliz: irratia, telebista, azokak, lehiaketak, bakarrizketak, bideoak Youtuben (Viajando por Planetas), etab.

Laura Parro

Geologo planetarioa