Marta Peirano

Idazle eta kazetaria

Marta Peiranok kulturari eta teknologiari buruz hitz egiten eta idazten du hedabide ugaritan, eldiario.es, El Pais, Muy Interesante, La Sexta eta RNEn, besteak beste. ADNren sortzailea eta eldiario.es egunkariaren zuzendaritzaren albokoa izan da. Copyfight proiektuaren zuzendarikidea eta Hack Hackers-en eta Cryptoparty Berlin-en sortzaileetako bat izan zen. Automatei eta notazio sistemei buruzko liburuak eta “El Pequeño Libro Rojo del Activista en la Red” izeneko kriptografia saiakera-eskuliburua idatzi ditu. Azken horren hitzaurrea Edward Snowdenek idatzi zuen. Bere azken liburua “El enemigo conoce el sistema” da, plataformen kapitalismoari eta horrek ekosistema mediatikoan eta online kanpaina politikoetan duen eraginari buruzko saiakera.

Argazkilaria: Álvaro Minguito.

Marta Peirano

Idazle eta kazetaria