Ricardo Mutuberria

Biohacker, hedatzaile eta herritarren zientziaren sustatzailea.

Ricardo Mutuberria biologian lizentziaduna da (Euskal Herriko Unibertsitatea & Cincinnatiko Unibertsitatea), Bioteknologia eta Mikrobiologia Aplikatuko Masterra (Wolverhamptongo Unibertsitatea) eta Zientzia, Medikuntza eta Ingurumen Komunikazioko Masterra (Pompeu Fabra Unibertsitatea). Hainbat urtez zientzialari profesional gisa lanean aritu ondoren, Ricardo kultura zientifikoa zabaltzen eta sustatzen hasi zen, museoetan batez ere. Besteak beste, “Granadako Zientzien Parkean” eta “American Museum of Natural History” izenekoan egin du lan. Ricardok Biologiako nazioarteko Do It Yourself (DIYbio) mugimendua ezagutu zuen boluntario gisa New Yorken komunitaterako zabalik dagoen “Genspace” bioteknologia laborategian. Gaur egun, herritarrek zientzia egin ahal izatea errazten aritzen da Ricardo, ondo pasatzeko edo gauza handiak egiteko. Biook Elkartearen eta “BBK Open Science” Zientzia ireki eta parte-hartzailearen urteko programazioaren eta jaialdiaren sortzaile eta zuzendaria da.

Ricardo Mutuberria

Biohacker, hedatzaile eta herritarren zientziaren sustatzailea.