Zer jango dugu etorkizunean?

2050ean 8.000 milioi pertsona baino gehiago elikatzea zientziak jadanik aurrean duen erronka da. Zalantzarik gabe, etorkizunean gure elikadurak ez du gaur egungoaren antzik izango. Zer hartu nahi duzu gure vending makinan? Intsektuak, janari liofilizatua, deshidratatua eta datozen urteetan gure ohiko dietaren parte izango diren beste “jaki bikain” batzuk aukeratu ahal izango dituzu.